XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

POLITIKA. Goiria

Gizonak beti agertu izan dira politika-zale.

Politika izan dabe bide errian eta gizartean goi-maillak igotzeko.

Politika bearrezkoa da.

Naziño ta errietako buruak be politikaren bidez aukeratzen dira.

Politika da bide.

Baiña zenbat zuzengabekeri egiten dan politika dala-ta. Zenbat azpikeri, iruzur, saldukeri, ta zapalketa! Aberria be saldu egiten da.

Kutunenak be saldu egiten dira.

Norberaren onura bakarrik billatu oi da.

Gizon politikoak erriaren, gizartearen eta munduaren ona ikusi bear dau.

Aberriaren aurrerapide aunditasuna, ta askatasuna euki bear dauz gogoan, ez bere ta bere tartekoen onura.

Politika erria zuzentasun-aurrerapide-bake ta zorion-bidetik eroateko da. Sekula be ez alderdi baten onura billatzeko ta besteak zapaltzeko.

Politika garai bakoitzak dauan giroan erria zuzentzeko trebetasuna da (Canovas).

Benetako politika naizta ezberdiña izan eratan, erabide ta askatasuna besterik ez da (Chateaubriand).

Zuzenbidez jokatuta ta elburu ona dauan politika bakarrik da txalogarria (Dacier).

Gizonak onez eta ez indarrez norberagandu bear dirala irakasten dau politika onak (Dacier).

Politika ta adimena ez dagoz beti batera (Aita Isla).

Ona politikaren okerra: norberagan eta gaurko egunean bakarrik pentsatzea (La Bruyere).